XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zarauzko lautadan ere, 1988an, Neolitiko zaharreko aztarnak aurkitu ziren kanpoan.

6.000 eta 7.000 urte dituztelarik, ehiztari-biltzaile kultura baten adierazle dira aztarna horiek.

Erromatar garaia da Zarauzko historiaren lehen erreferentzi-puntu garrantzitsua.

Erromatar garaiko aurkikuntzak, Bidasoako eskualdean izan ezik, bakanak dira Gipuzkoan.

Halaz ere, Zarautz salbuespen bat da, bertan bi txanpon aurkitu izanak, Antonino Píoren (K.o.136-161) garaiko brontze handia bata eta Trinidade kaleko zikintzulo batean aurkitutako sestertzioa, K.o.118. urtean Adrianok akuinatua, bestea, pentsarazten du, agian, salerosketa harremanak egon zitezkeela edo, areago, inperio garaiko bizileku tinko bat izan zitekeela hemen.

Dirudienez, Zarautz eta Getariaren arteko galtzada ere, Euskal Herriko beste galtzada guztiek ez bezalako ezaugarriak dituena, Kantauri itsasertzetik Asturiaseraino zihoan (...).

ATABURUA AZARA KALEKO 2an